2014(e)ko urriaren 25(a), larunbata
2014(e)ko ekainaren 16(a), astelehena
Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak. Xabier Olaso eta Agurtzane Villate
Auskalo! |
«Jakizu, laguntxo hori, eskuartean duzun liburu honetara luzaroan idatzi ditudan hainbat eta hainbat igarkizun eta aho-korapilo bildu ditudala, denak ala denak ere zu jolas zaitezen ondutakoak.
Nik ondo baino hobeto pasatu dut guzti-guztiak asmatzen, zeharbideak
bilatzen, hitzak josten, mezuak makilatzen, esaldiak mozorrotzen, janzten, eranzten… Orain, liburua plazan dagoen honetan, zeu zara protagonista nagusia eta zera nahiko nuke, igarle, zeuk ere ondo baino hobeto pasatzea aho-korapilo eta igarkizunon hitzak askatzen, mezuak
desmakilatzen, esaldiei mozorroa kentzen, eranzten, janzten, igartzen…»
-X. O.-
2014(e)ko ekainaren 15(a), igandea
2014(e)ko ekainaren 8(a), igandea
Jose Carlo, apirileko irakurlea
Arantzazuk, bere etxetik ekarritako liburu bat oparitu zion.
Zorionak, Jose Carlo!.
2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea
Solasaldi literarioetan "Jara" irakurri dugu (Jasone Osoro)
Irakurleak Jara liburuekin (Jasone Osoro) |
Pasa den astean, horretaz idatzi genuen, Deustuko Udal Liburutegian, Jasone Ororekin egon ziren.
2014(e)ko ekainaren 2(a), astelehena
Dorre dardaratsua (Karlos Santisteban) solasaldi literarioetan irakurri dugu
Dorre dardaratsua (Karlos Santisteban) |
2014(e)ko ekainaren 1(a), igandea
Sonia Rodriguez saritua izan da:"Paperaren ilunabarra" (Mikroipuinak 2014 Deustualdean)
Sonia Rodriguez Llorente (Mikroipuinak 2014) |
Sonia maitea:
Aste honetan, Deustuko eskolako liburutegian hainbat ipuin labur bikoteka irakurriko ditugu. Zure ipuina irakurtzeko irrikitan gaude, zurekin batera eta ondoren, egilearekin, zurekin, elkarrizketa bat edukitzea espero dugu!
Zain gaitzazu!.
Zorionak, Sonia!. Mila esker ere zure amatxuri!
Sonia Rodriguez, Deustuko eskolako bibliotekan |
Paperaren ilunabarra, Sonia Rodriguez, (Mikroipuinak 2014) |
Sonia Rodriguez bere ipuinarekin (Paperaren ilunabarra) |
Oharra: eskolako liburutegian ez dugu Mikroipuinen alerik, eta irakurketa saioan fotokopiak erabiliko ditugu.
Munduko platerak: Nigeria, Kongo eta Kamerungo Errepublika (Kulturartekotasunaren eguna)
Deusto Ikastetxean ospatu genuen Kulturartekotasunaren eguneko jaian Kongoko familiek, Nigeriakoek eta Kamerungo Errepublikako familiek ere beraien herrialdeetako hainbat gastronomia errezetak jantokian denonen artean dastatu ahal izateko ekarri zizkiguten.
- Nigeria
- Hemen, Boliviako familiek ekarritako platerak dituzue ikusgai.
Kamerungo platera |
Kongoko platera |
Mikate (Kongo) |
Gaur, Euskal Eskola Publikoaren Jaia Balmasedan
Gaur, Balmasedan, Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaia ospatzen da. Enkarterrira goaz!
Kartela |
Egitaraua |
2014(e)ko maiatzaren 31(a), larunbata
Munduko gastronomia: Bolivia Deustualdean (Kulturartekotasun eguna)
Boliviako Familiak Deustuko Eskolan |
Nahiz eta nire lan-ordua ez izan askoz lehenago joan nintzen betse lankideei eta AMPAko bolondresei laguntzeko asmotan, eta heldu bezin laister jantokira hasi ginen eramaten familiek ekarritako platerak. Gelditu barik egon ginen!. Hori zela eta argazkiak geroago utziko nituzke!.
Geroxeago, Kike, Dayana eta beste ikasle batzuen familiakideek talde-argazkia egiteko eskatu zidaten! Hona, hemen Boliviako familiek Euskadira ekarritako platerak!
Deustuko Eskola (Bolivia) |
Atzo, Deustuko Ikastetxean, 2014ko Kulturartekotasun Eguna ospatu genuen eskolan; jaia hau,antolatzen dugun laugarren urtea da, eta goizetik arratasaldera arte gure eskolan osatzen dituzten hainbat herri desberdinetako ekintzaz beterik egon ginen, baita Deustuko eskolako bibliotekan ere.
Arratsaldean, Deustu Ikastetxean, eskolako jantokian, "Munduko Gastronomia" jardunaldiak egon ziren, eta eskolako familiek beraien herrialde desberdinen plater asko (70 baino gehiago) ekarri zizkiguten eskolakide guztion artean dastatzeko aukera izan dezagun!.
Gaur, hemen uzten dizuet, Boliviako familiek beraien etxeetan prestatutako platerak eta atzoko mundunduko arratasalderako jardunaldietan Boliviako zaporetik Deustuko eskolara ekarritakoak!.
Argazki makinak ere, bero-bero eta usainez beterik eduki nuen arratsalde osoan!
Hurrengo egunetan zehar, eskolara ekarritako beste herrietako gastronomiaren argazkiak ere jarriko ditut.
- Boliviako gastronomiaren albuma (Google+) ikusi.
- Boliviari buruzko bibliotekarako baliabideak ikusi.
Boliviako platerak Deustuko Eskolan, Deustualdean |
Kulturartekotasuna Eguna Deustuko Eskolan (bolivia) |
Nahiz eta nire lan-ordua ez izan askoz lehenago joan nintzen betse lankideei eta AMPAko bolondresei laguntzeko asmotan, eta heldu bezin laister jantokira hasi ginen eramaten familiek ekarritako platerak.
Bolivia Herrialadea Deustualdera plater gehiago ekarri zuena izan zen, zalantza barik!
2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna
Jasone Osororekin Deustun!
Pasa den astelehenean, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Deustuko Bidarte Udal liburutegian, Jasone Osororekin egon ziren. "Idazleekiko Topaketa" ekintza hau Bilboko Udalak zonaldeko ikasleentzat antolatzen du eta dohakoa da.
Ez daukat ekintza honi buruzko argazkirik zuekin konpartitzeko (ordu horretan ikasgelan nengoen eta), baina oso gustora egon zirela eta ekintza interesgarria iruditu zitzaiela adierazi zuten geroago, eskolako bibliotekako orduan, hain zuzen.
Solasaldi literarioetan, euskal idazlearen Jara izendaturiko liburua irakurri dute.
Ez daukat ekintza honi buruzko argazkirik zuekin konpartitzeko (ordu horretan ikasgelan nengoen eta), baina oso gustora egon zirela eta ekintza interesgarria iruditu zitzaiela adierazi zuten geroago, eskolako bibliotekako orduan, hain zuzen.
Solasaldi literarioetan, euskal idazlearen Jara izendaturiko liburua irakurri dute.
2014(e)ko maiatzaren 28(a), asteazkena
Kulturartekorasunari buruzko liburuen erakusketa liburutegian
Kulturartekotasunari buruzko erakusketa |
Astean zehar, irakerketarako animazioen saioak eta tailerrak antolatu ditut.
Erakusketa Liburutegian |
Deustuko pilotalekuaz artikulua "Prest!" aldizkarian
Prest Aldizkaria |
Maiatzaren Deustualdeko Prest!, dohako aldizkaria, Deustuko Eskolako liburutegian daukagu. Oraingoan, Deustuko pilotalekuari buruzko artikuluaren irakurketa gomendatzen dizuegu; hala ere, oso interesgarriak diren beste artikuluak barne dituzue ere!.
Datorren astean, eskolako bibliotekan, honi buruzko irakurketaz arituko gara ere.
Deustuko pilotalekua |
2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena
Momolo, Antton Kazabon egilearena, ale berri bat daukagu (Matxinsalto bilduma)
Momolo, de Antton Kazabon ( ibaizabal editorial) |
Momolo (contraportada) |
Mila esker Jakintsu Guraso Elkarteari!
2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna
Karlos Santisteban idazlearekin egon gara
Deustuko eskolako 5. mailako ikasleak, Bilboko Kultur Sailetik antolatzen diren idazleen topaketei esker, Karlos Santisteban Zimarro euskal idazlearekin, aste honetan, Deustuko Udal Liburutegian egon dira. Eta benetan gustora egon direla!.
2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena
Kulturartekotasunaren eguna 2014 prestatzen ari gara
Kulturartekotasunaren eguna Deustuko Eskolan |
Hau da ikasleen familiei bidaltzen diegun gonbidapen orria, nahi izanez gero gastronomia erakusketan parte hartzeko.
Hamabostaldi honetan zehar Deustuko, eta gaurtik aurrera, eskolako liburutegian kultura desberdinei buruzko irakurketak eta baloreen hezkuntzari buruzko ekitaldiak aurrera eramango ditugu.
2014(e)ko maiatzaren 18(a), igandea
Bizkaiko ACEX Programaren Kultur Astea 2014
Bizkaiko ACEX Programaren Kultur Astea |
Aurten, ACEX Programaren barruan eta astezkeneko hitzaldietan Familiaren papera izango da protagonista.
2014(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata
Krokoren hiru liburu berriak liburutegian
KROKO ipuinak (Ibaizabal) |
- Zer duzu gogoko, Kroko?. Ibaizabal argitaletxea
- Rocka egiteko prest al zaude, Kroko?. Ibaizabal argitaletxea
- Beldurra ematen dizu Kroko?. Ibaizabal argitaletxea
2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna
V. Mikroipuin Lehiaketa Deustualdean
V. Mikroipuin Lehiaketa Deustualdean eta Bertso Saioa |
Gure zorionik beroena Soniarentzat, gure eskolako 6. mailan dagoen ikaslearentzat!.
Zorionak Sonia, merezi duzu eta!
2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena
Haur Hezkuntzakoak Bilboko Arte Ederretako Museoan
Bilboko Arte Ederretako Museoa |
- Eskolako Webgunean ikusi gehiago
2014(e)ko maiatzaren 2(a), ostirala
"Udaberriko Bertso Saioak" Bilbon 30 urte bertsotan
Udaberriko Bertso Saioak Bilbon |
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Santutxuko Bertso Eskolarekin lankidetzan sustatzen duen “Udaberriko Bertso Saioak” jaialdiak hogeita hamar urte beteko ditu aurtengo edizioan, Bizkaiko hiriburuan antolatzen diren kultur-programarik beteranoenetakoa bilakatu delarik. Jaialdiak, bertsolaritzako izenik handienak bilduko ditu berriz ere, tartean Euskal Herriko azken hiru txapeldunak.Ohi denez, Kultura Barrutik udal programari atxikitako “Udaberriko Bertso Saioak” maiatzean egingo dira. Zehazkiago esanda, zapatuetan, hilak 3, 10 eta 17, 13:00etatik aurrera. Santutxuko Karmelo plazan egingo diren saio hauetarako, launa bertsolari partaide izango dituzten hiru erakustaldi tradizional programatu dira, eta bertako Bertso Eskola arduratuko da gaiak jartzeaz.Aurreko edizioetan bezalaxe, Jaialdiaren osagarri gisa, horren konbentzionala ez den beste ekitali bat ere antolatuko da. Oraingo honetan, bertso kalejira bat egingo da auzoko zenbait tabernatan zehar. Ekitaldi hau barikuan, maiatzak 30, 20:00etatik aurrera egingo da, Ricardo Bastida plazatik abiatuta, eta lau aldiz Euskal Herriko txapela irabazi duen Andoni Egaña izango du protagonista nagusia (“Udaberriko Bertso Saioen” orain arteko edizio ia guztietan parte hartu du). Egañarekin batera, Santutxuko Bertso Eskolatik sortutako bi bertsolari gaztek ere parte hartuko dute: bi aldiz Bizkaiko txapelduna izan den Arkaitz Estiballesek eta Oihana Bartrak.Andoni Egañaren ondoan —Euskal Herriko Txapelduna 1993, 1997, 2001 eta 2005ean—, 2009ko txapela irabazi zuen Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallus 2013ko azken txapeldunak ere parte hartuko dute “Udaberriko Bertso Saioen” aurtengo edizioan. Hauekin batera, bertsolari-belaunaldi desberdinen ordezkariak taularatuko dira, hala nola, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Alaia Martin, Jone Uria, Jon Maia, Miren Amuriza eta Fredi Paia.“Udaberriko Bertso Saioak” Kultura Barrutik delako programaren barruan antolatzen da. Marka honek, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urte osoan eta Bilboko barruti guztietan, antzerkia, dantza, musika, ikusentzunezko ikastaro eta proiekzioak, erakusketak, folklorea, jardunaldiak, magia, zirkua, tailerrak eta ikastaroak uztartuz antolatzen duen kultur jardueren eskaintza zabala biltzen du.
Udaberriko Bertso Saioak, Bilbon |
Udaberriko Bertso Saioak Bilbon (Programa) |
PROGRAMA OSOA“Udaberriko Bertso Saioak” maiatzaren 3tik 30era bitartean egingo da aurten, programa honi jarraiki:ZAPATUA, MAIATZAK 3: Santutxuko Karmelo Plazan. 13: 00etan
Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Beñat GaztelumendiZAPATUA, MAIATZAK 10: Santutxuko Karmelo Plazan. 13: 00etan
Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Alaia MartinZAPATUA, MAIATZAK 17: Santutxuko Karmelo Plazan. 13:00etan
Jone Uria, Jon Maia, Miren Amuriza eta Fredi PaiaBARIKUA, MAIATZAK 30: 20:00etan, bertso kalejira Ricardo Bastida plazatik (Baztertxu taberna) abiatu eta Karmelo plazan (Dacca), Karmeloko galerietan (El Rincón) eta Santa Klara kalean (Zirkilu) zehar, Zona (Guretxe) eta Iturriaga kaleraino (Kiski’s).
Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra
2014(e)ko apirilaren 28(a), astelehena
Clij 258, prest dago Bilboko Koordinazio gunean
Portada La Bella Durmiente, por Violeta Monreal, Bruño Argitaletxea |
2014(e)ko apirilaren 23(a), asteazkena
Urrun egon arren, liburu bat ere!
It´s a book, de Lane Smith |
Bai, eskolan Aste Santuko Oporraldian gaude!. Hala ere, liburu baten irakurketaz gozatzeko animatzen zaituztet.
Bihar, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, zauden tokian liburuekin jolastu, amestu, erosi, oparitu, bizi eta gozatu!
Bihar, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, zauden tokian liburuekin jolastu, amestu, erosi, oparitu, bizi eta gozatu!
- Irudiaren kreditoak: It´s a book, Lane Smith.
2014(e)ko apirilaren 7(a), astelehena
2014(e)ko apirilaren 6(a), igandea
Euskal Astean eskolan egongo diren ekintzak
Liburutegiko ekintzak ez dira hemen agertu, hau pena hau! Baina pasa den astetik Euskal Kulturarekin batera gogor eta gogoz lantzen ari garela esan nahi dizuet eta egun batzuk aurrera ikusiko duzue hemen.
2014(e)ko apirilaren 5(a), larunbata
Euskal Astean antzokian ikusi!
2014(e)ko apirilaren 4(a), ostirala
Eskolako Euskal Astea 2014, HHko ekintzen kartelak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)