2014(e)ko ekainaren 16(a), astelehena

Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak. Xabier Olaso eta Agurtzane Villate

Auskalo!

«Jakizu, laguntxo hori, eskuartean duzun liburu honetara luzaroan idatzi ditudan hainbat eta hainbat igarkizun eta aho-korapilo bildu ditudala, denak ala denak ere zu jolas zaitezen ondutakoak. 
Nik ondo baino hobeto pasatu dut guzti-guztiak asmatzen, zeharbideak
bilatzen, hitzak josten, mezuak makilatzen, esaldiak mozorrotzen, janzten, eranzten… Orain, liburua plazan dagoen honetan, zeu zara protagonista nagusia eta zera nahiko nuke, igarle, zeuk ere ondo baino hobeto pasatzea aho-korapilo eta igarkizunon hitzak askatzen, mezuak
desmakilatzen, esaldiei mozorroa kentzen, eranzten, janzten, igartzen…»
-X. O.-

2014(e)ko ekainaren 15(a), igandea

2014(e)ko ekainaren 8(a), igandea

Jose Carlo, apirileko irakurlea

 Eskolako bibliotekan Jose Carlo apirileko irakurlerik nagusiena izan zela jakin genuenean oso pozik egon ginen.
Aspalditik ez dator Andrearekin, bere auziliarrarekin, eta gure bakar-bakarrik etortzen da ia egunero,  holan izan zen ere apirilean, oporretan salbu, egunero etorri baitzen gure liburutegira.
Arantzazuk, bere etxetik ekarritako liburu bat oparitu zion.
Zorionak, Jose Carlo!.

2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

Solasaldi literarioetan "Jara" irakurri dugu (Jasone Osoro)

Irakurleak Jara liburuekin (Jasone Osoro)
Jara liburuak Deustuko liburutegira itzultzera etorri dira ikasleak. Jasone Osoro euskal idazlearen liburu honek beti du arrakasta handia eskolako irakurleen artean. Urtero, nerabeentzako zuzendutako liburu hau LHko 6. mailako ikasleek gelako solasaldi literarioetan irakurtzen dute.
Pasa den astean, horretaz idatzi genuen, Deustuko Udal Liburutegian, Jasone Ororekin egon ziren.

2014(e)ko ekainaren 2(a), astelehena

2014(e)ko ekainaren 1(a), igandea

Sonia Rodriguez saritua izan da:"Paperaren ilunabarra" (Mikroipuinak 2014 Deustualdean)

Sonia Rodriguez Llorente (Mikroipuinak 2014)
Sonia Rodriguez Deustuko ikaslea da eta aurten bere eskolako azken urteaizango da. Handitzen doa, bere idazketarako trebetasuna bezala. Mikroipunak 2014 Deustualdeko lehiaketako diplomaz egiteko argazkiak eskatu nizkion bere amari, eta are gehiago, bere saritutako ipuina ere, "Paperaren ilunabarra" izendatutakoa, oparitu zizkigun ere. Baina, oraingoan, hitz batzuk bidaliko dizkiot Soniari:
Sonia maitea:
Aste honetan, Deustuko eskolako liburutegian hainbat ipuin labur bikoteka irakurriko ditugu. Zure ipuina irakurtzeko irrikitan gaude, zurekin batera eta ondoren, egilearekin, zurekin, elkarrizketa bat edukitzea espero dugu!
Zain gaitzazu!.
Zorionak, Sonia!. Mila esker ere zure amatxuri!
Sonia Rodriguez, Deustuko eskolako bibliotekan
Paperaren ilunabarra, Sonia Rodriguez, (Mikroipuinak 2014)
Sonia Rodriguez bere ipuinarekin (Paperaren ilunabarra)
Oharra: eskolako liburutegian ez dugu Mikroipuinen alerik, eta irakurketa saioan fotokopiak erabiliko ditugu.