2011(e)ko irailaren 26(a), astelehena

Izorraturiko estekei buruzko ohartu



Sarritan, beste batzuen blogetan sartzen naizenetan apurturik dauden hainbat esteka aurkitu ditut eta ez da erraza idazten duenak jakitea non apurtu den. Hau dela eta, ohartxo bat jarri dut blogean, nolabait, ere zuek sartzen zareten lekuan esteka hori ondo ez badago, ohartarazteko, mesedez, eskatzen dizuet, bai artikulu horren azpian iruzkin baten bidez, bai e-maila bidaltzen. 
Aldez aurretik, eta jakina, mila esker!.
Egin dudan ohartxoa uzten dizuet zuek deskargatzeko (horretarako, hemen klikatu) eta erabili nahi izanez gero!.

2011(e)ko irailaren 25(a), igandea

Gaur, "Bazen behin..Legution" ospatu da

Gaur ere,  Legution, Euskal Kulturari buruzko oraltasunaren trasmisioa "Bazen behin...Legution" entzun, ikusi, bizi eta gozatzeko aukera ederra egon da. Jose Mari Carrere Zabalak egindako artikuluaren esteka uzten dizuet irakurtzeko, paperezko edizioan "berria egunkaria"n aurkitutakoa.

    2011(e)ko irailaren 22(a), osteguna

    REBIUN eta Catálogo BNE bilatzaileak


    Bai REBIUN, bai Catálogo BNE liburuen datuak bilatzeko eta erregistro bibliografikoak egiteko kanpoko tresnak dira, tresna hauek eskoletako liburutegien arduradunentzat oso lagungarriak izan daitezke.
    Hona hemen estekak: 
    1. Catálogo BNE
    2. REBIUN

    2011(e)ko irailaren 21(a), asteazkena

    Abies 2.0 Programaren formakuntza: "Katalogo Bateratua-n eta REBECAn bilatu

     Bizkaian, Abies 2.0ko programaren formakuntza, Ángelen eskutik eta borondadez emana, jasotzen ari garenok, Liburutegien Proiektuan sartu berriak, hain zuzen,  oso helbide interesgarriak ikusi ditugu, gaur. Hona hemen helbide hauek, Eskolako Liburutegietan erabiltzeko, eta espazio honetan eskura ere, liburu berri batzuen katalogazioa behar denetan: 
    Liburutegiak: "Katalogo Bateratua"


    2011(e)ko irailaren 18(a), igandea

    Programa ABIES 2 (Curso de formación)

    Aste honetan zehar, Bizkaiko  Eskolako Liburutegiaren Proiektu baten ardura "lehendabiziz" hartu dugunok "ABIES 2" Programan formakuntza jasoko dugu.
    Gure eskolan, ikasturte honetan, Liburutegiko Proiektu erdia eskeini digute bakarrik  jubilazioak eta krisia dela eta Proiektu hauen etorkizuna erdixka doala dirudi.
    Proiektu honen arduran sartu berriak garenok Ikastetxeko beste funtzioekin konpartituko dugu gurea, ordutegi osoa bete arte: tutorietan, laguntza ematen, beste proiektuen ardura eramaten....

    2011(e)ko irailaren 16(a), ostirala

    Ongi Etorri! (eskola-letra koloredunak)

    Ikasturte hasiera dela eta hainbat apaingarri erabiliko ditugu Eskolako Liburutegian ikasleei eta datozen berri guzti-guztiei gure agurra emateko. Irailaren zehar formakuntzan nabilela eta ez dut denborarik eduki pasa den astelehenean, ikasturtearen hasierako lehengo eguna,  jarri nuen sarrerako muralari argazkia egiteko. 


    Hala ere, hona hemen erabili ditudan letrak ongi etorri eratzeko. Nahi baldin badituzue letra hauek erabili egin ezazue klik irudien gainean eta gorde zuen ordenagailuan behar duzuenetarako!. 
    Ahal dudanean eskolako muralaren argazkia eskegiko dizuet . 
    Handiagoan lortu nahi ezkero bidaki e-maila!

    Ongi etorri "O"letra
    Ongi etorri "N" letra
    Ongi etorri "G" letra
    Ongi etorri "I" letra

    Tximeleta (erdiko apaingarria)
    Ongi etorri "E" letra

    Ongi etorri "T" letra
    Ongi etorri "O" letra

    Ongi etorri  "R" letra

    Ongi etorri "R" letra

    Ongi etorri "I" letra

    E-maila bidali nahi?

    Gurekin harremanetan nahi izanez gero hemen duzu gure e-maila zeozer bidali nahi baldin badiguzue. Bestela, artikulu bakoizaren azpian egin ditzakezu zuen iruzkinak.

    2011(e)ko irailaren 15(a), osteguna

    Ezagutu Portugalete!

    Puente de Portugalete . Puente Bizkaia. Puente Colgante 
    Gaur, Programa ACEX  Bizkaia II Ihardunaldien barruan kanpoko irteerak euki ditugu talde desberdinetan banandurik, nik "Ezagutu Portu!" aukeratu nuen eta hona hemen gaur goizean egindako argazki batzuk. Lastima bateria barik geratu naizela eta ezin izan dut Udaltegiko Artxiboan egindako bizita ezta Rialia-n egindakoa atera.
     Egin ditudan argazkiak uzten dizkizuet eta ezinezkoak hurrengoan izango dira!. 
    Argi da gure ikasleek irteera hauekin bidez bizi, gozatu eta alaitasun gehiagoz mamituko dutela liburuetan bakarrik baino.

    Ezagutu Portugalete! ¡Conoce Portugalete! (1) on PhotoPeach

    Ezagutu Portugalete! ¡Conoce Portugalete! (2) on PhotoPeach

    Hona hemen Mikel Agirregabiriak, "blogger" ospetsua, Portugaleteko Udaltegiko Artxibo Historikoan egindako bideoa. 
    Robertok,  Udaltegiko Artxibozainak, bere pasioa eta emozio osoa trasmititu dizkigu gaurko bisitan.

    Mikel Agirregabiriaren bideoa (mila esker!). Bisitatu bere blogga, material gehiago aurkituko baituzue.

    2011(e)ko irailaren 13(a), asteartea

    ACEX Programa 2. Ihardunaldiak, 2011-2012 ikasturtea

    ACEX Programa II. Ihardunaldiak (2011-2012 ikasturtea)
    II Jornadas  de intercambio Programa ACEX (curso 2011-2012)
    Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Eskolan, Bizkaian,  Acex Programaren  2011- 2012 ikasturtearen II. Ihardunaldiak hasi dira gaur. Ihardunaldi hauetan hainbat Eskolako Kanpoko Ekintzen Hezitzaileen experientziak jakinaraziko dira.
    Pasa den asteko formakuntzaren ikastaroan, Liburutegietan (Proiektu erdiak) hasten garenoi, banandu ziguten egitaraua uzten dizuet, bai euskaraz, bai gaztelaniaz.
    Ihardunaldiak 09:30tan hasiko dira eta Txutxi Solar-ek eta Mikel Agirregabiria-k zabalduko dituzte 

    • Egunak: Irailak 13, 14 eta 15
    • Non: Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Eskola
    • Ibarrekolanda auzoan, Bilbo 4015, Bizkaia
    Nola heldu: "Auzoan ez dago OTArik baina ..., Garraio publikoa erabiltzea osangarria dela gogoratu!".

    • Metro Bilbao: Sarriko irteera (ondoan dago)
    • Bilbobus: 10, 13  18, 71
    • Bizkaibus. Bilbao-Getxo (Aizkorri)

    2011(e)ko irailaren 11(a), igandea

    ACEX Programaren egutegia





    Hona hemen ACEX Programaren egutegia 2011-2012 ikasturtearen zehar egingo diren bilerak, mintegiak eta lan-taldeak. Egutegia e-mailez jaso dugu Bizkaiko idazkariak bidalitakoa.
    Hala ere, aldaketa batzuk daude eta pasa den asteazkeneko bileran azaldu ziren. 

    Handiago ikusteko egin klik irudiaren gainetik!.

    Laster arte, Merche!


    Ez da erraza izaten jubilatzen den lankide bati agur esatea, horregatik, laster arte esatea nahiago dut!. Pasaden ikasturtean gure Eskolako Liburutegiaren arduraduna, Merche Puebla, jubilatu egin zen eta, aurten denok izango dugu gogoan eta buruan. Hala ere, jakin badakigu bera pozaren pozez  bere denboratxoaz gozatu eta aprobetxatu egingo duela merezitako jubilazioarekin.


    Ondo pasa Mertxe eta mila esker, bai eskolan, bai Liburutegian urte hauetan zehar egindako guztiagatik!.
    Mila esker ekaineko azken astean Liburutegiari buruzko hanbat gauza azaltzen egon zinelako eta lagundu zenidagatik!.
    Hutsune eta handia utzi duzu gure bihotzetan. 
    Ea animatzen zaren egiten bisitaren bat!
    Hemen izango gaituzu, betiko!.


    -Liburutegiko Arduradun berria-