2014(e)ko maiatzaren 31(a), larunbata

Munduko gastronomia: Bolivia Deustualdean (Kulturartekotasun eguna)

Boliviako Familiak Deustuko Eskolan
Nahiz eta nire lan-ordua ez izan askoz lehenago joan nintzen betse lankideei eta AMPAko bolondresei laguntzeko asmotan, eta heldu bezin laister jantokira hasi ginen eramaten familiek ekarritako platerak.  Gelditu barik egon ginen!. Hori zela eta argazkiak geroago utziko nituzke!.
Geroxeago, Kike, Dayana eta beste ikasle  batzuen familiakideek talde-argazkia egiteko eskatu zidaten! Hona, hemen Boliviako familiek  Euskadira ekarritako platerak!
Deustuko Eskola (Bolivia)
Atzo, Deustuko Ikastetxean, 2014ko Kulturartekotasun Eguna ospatu genuen eskolan;  jaia hau,antolatzen dugun laugarren urtea da, eta goizetik arratasaldera arte gure eskolan osatzen dituzten hainbat herri desberdinetako ekintzaz beterik egon ginen, baita Deustuko eskolako bibliotekan ere. 
Arratsaldean, Deustu Ikastetxean, eskolako jantokian, "Munduko Gastronomia" jardunaldiak egon ziren, eta eskolako familiek beraien herrialde desberdinen plater asko (70 baino gehiago) ekarri zizkiguten eskolakide guztion artean dastatzeko aukera izan dezagun!.
 Gaur, hemen uzten dizuet, Boliviako familiek beraien etxeetan prestatutako platerak eta atzoko mundunduko arratasalderako jardunaldietan Boliviako zaporetik Deustuko eskolara ekarritakoak!.


 Argazki makinak ere, bero-bero eta usainez beterik eduki nuen arratsalde osoan!
Hurrengo egunetan zehar, eskolara ekarritako beste herrietako gastronomiaren argazkiak ere jarriko ditut.
Boliviako platerak Deustuko Eskolan, Deustualdean
Kulturartekotasuna Eguna Deustuko Eskolan (bolivia)
Nahiz eta nire lan-ordua ez izan askoz lehenago joan nintzen betse lankideei eta AMPAko bolondresei laguntzeko asmotan, eta heldu bezin laister jantokira hasi ginen eramaten familiek ekarritako platerak.  
Bolivia Herrialadea  Deustualdera  plater gehiago ekarri zuena izan zen, zalantza barik!

2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna

Jasone Osororekin Deustun!

Pasa den astelehenean, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Deustuko Bidarte Udal liburutegian, Jasone Osororekin egon ziren. "Idazleekiko Topaketa" ekintza hau Bilboko Udalak zonaldeko ikasleentzat antolatzen du eta dohakoa da.
Ez  daukat ekintza honi buruzko argazkirik zuekin konpartitzeko (ordu horretan  ikasgelan nengoen eta), baina oso gustora egon zirela eta ekintza interesgarria iruditu zitzaiela adierazi zuten geroago, eskolako bibliotekako orduan, hain zuzen.
Solasaldi literarioetan, euskal idazlearen Jara izendaturiko liburua irakurri dute.

2014(e)ko maiatzaren 28(a), asteazkena

Kulturartekorasunari buruzko liburuen erakusketa liburutegian

Kulturartekotasunari buruzko erakusketa
 Aste honetan, Eskolako Bibliotekako sarreran, libututegian ditugun Literaturazko Kulturatekotasunari buruzko erakusketa bat prestatu dugu!. Erakusketa hau liburutegira doazen ikasle bolondresekin antolatu da.
Astean zehar, irakerketarako animazioen saioak eta tailerrak antolatu ditut.
Erakusketa Liburutegian

Deustuko pilotalekuaz artikulua "Prest!" aldizkarian

Prest Aldizkaria
Maiatzaren Deustualdeko Prest!, dohako aldizkaria, Deustuko Eskolako liburutegian daukagu. Oraingoan, Deustuko pilotalekuari buruzko artikuluaren irakurketa gomendatzen dizuegu; hala ere, oso interesgarriak diren beste artikuluak  barne dituzue ere!.
Datorren astean, eskolako bibliotekan, honi buruzko irakurketaz arituko gara ere.
Deustuko pilotalekua

2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Momolo, Antton Kazabon egilearena, ale berri bat daukagu (Matxinsalto bilduma)

Momolo, de Antton Kazabon ( ibaizabal editorial)
Deustuko Eskolako Gurasoen Elkarteari esker, Matxinsalto (Ibaizabal argitaletxeabildumako beste ale berri bat liburutegian daukagu. Momolo, Antton Kazabon Amigorenak egindakoa (2000 urtean) da.
Momolo (contraportada)
Ez da izenburu ezaguna gure bibliotekan, LHko 2. zikloko solasaldi literarioan asko erabili baita. Apaletan  ditugun beste aleak BBK-k, orain dela urte asko, eman zizkigun eta; baina kopurua ez zen nahikotxo ikasle guztiek aldi bereko irakurketa bat egiteko.

Mila esker Jakintsu Guraso Elkarteari!

2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

Kulturartekotasunaren eguna 2014 prestatzen ari gara

Kulturartekotasunaren eguna Deustuko Eskolan
Aurten ere, gure Deustuko eskolan "Kulturartekotasun eguna-Día de la Interculturalidad"  ikasleen familia guztiekin ospatzeko jaia prestatzen ari gara.
Hau da ikasleen familiei bidaltzen diegun gonbidapen orria, nahi izanez gero gastronomia erakusketan parte hartzeko.
Hamabostaldi honetan zehar Deustuko, eta gaurtik aurrera, eskolako liburutegian kultura desberdinei buruzko irakurketak eta baloreen hezkuntzari buruzko ekitaldiak aurrera eramango ditugu.

2014(e)ko maiatzaren 18(a), igandea

Bizkaiko ACEX Programaren Kultur Astea 2014

Bizkaiko ACEX Programaren Kultur Astea
Aste honetan zehar Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean Bizkaiko ACEX Programaren Kultur Astea ospatuko da. Tailerrak, ikastetxeetako ikasleen erakusketak, hitzaldiak, eta hainbat ekintza desberdinak egongo dira.
Aurten, ACEX Programaren barruan eta astezkeneko hitzaldietan Familiaren papera izango da protagonista.

2014(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata

Krokoren hiru liburu berriak liburutegian

KROKO ipuinak (Ibaizabal)
 Eskolako Jakintsu Gurasoen Elkarteari esker liburu berri batzuk, pop-up modukoak, erosi ahal izan ditugu txikitxuentzat.




2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

V. Mikroipuin Lehiaketa Deustualdean

V. Mikroipuin Lehiaketa Deustualdean eta Bertso Saioa
Deustualdeko Bertso Saioa 2014.  Bihar goizean, Deustuko Eskolako LHko 5. eta 6. mailetako ikasle guzti-guztiak, ikasturtean zehar bertso eskolan parte hartzen dutenak,  "Juan Crisóstomo de Arriaga" Bilboko Musika Kontserbatoriora joango dira.
Gure zorionik beroena Soniarentzat, gure eskolako 6. mailan dagoen ikaslearentzat!.
Zorionak Sonia, merezi duzu eta!

2014(e)ko maiatzaren 2(a), ostirala

"Udaberriko Bertso Saioak" Bilbon 30 urte bertsotan


Udaberriko Bertso Saioak Bilbon
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Santutxuko Bertso Eskolarekin lankidetzan sustatzen duen “Udaberriko Bertso Saioak” jaialdiak hogeita hamar urte beteko ditu aurtengo edizioan, Bizkaiko hiriburuan antolatzen diren kultur-programarik beteranoenetakoa bilakatu delarik. Jaialdiak, bertsolaritzako izenik handienak bilduko ditu berriz ere, tartean Euskal Herriko azken hiru txapeldunak.
Ohi denez, Kultura Barrutik udal programari atxikitako “Udaberriko Bertso Saioak” maiatzean egingo dira. Zehazkiago esanda, zapatuetan, hilak 3, 10 eta 17, 13:00etatik aurrera. Santutxuko Karmelo plazan egingo diren saio hauetarako, launa bertsolari partaide izango dituzten hiru erakustaldi tradizional programatu dira, eta bertako Bertso Eskola arduratuko da gaiak jartzeaz.
Aurreko edizioetan bezalaxe, Jaialdiaren osagarri gisa, horren konbentzionala ez den beste ekitali bat ere antolatuko da. Oraingo honetan, bertso kalejira bat egingo da auzoko zenbait tabernatan zehar. Ekitaldi hau barikuan, maiatzak 30, 20:00etatik aurrera egingo da, Ricardo Bastida plazatik abiatuta, eta lau aldiz Euskal Herriko txapela irabazi duen Andoni Egaña izango du protagonista nagusia (“Udaberriko Bertso Saioen” orain arteko edizio ia guztietan parte hartu du). Egañarekin batera, Santutxuko Bertso Eskolatik sortutako bi bertsolari gaztek ere parte hartuko dute: bi aldiz Bizkaiko txapelduna izan den Arkaitz Estiballesek eta Oihana Bartrak.
Andoni Egañaren ondoan —Euskal Herriko Txapelduna 1993, 1997, 2001 eta 2005ean—, 2009ko txapela irabazi zuen Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallus 2013ko azken txapeldunak ere parte hartuko dute “Udaberriko Bertso Saioen” aurtengo edizioan. Hauekin batera, bertsolari-belaunaldi desberdinen ordezkariak taularatuko dira, hala nola, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Alaia Martin, Jone Uria, Jon Maia, Miren Amuriza eta Fredi Paia.
“Udaberriko Bertso Saioak” Kultura Barrutik delako programaren barruan antolatzen da. Marka honek, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urte osoan eta Bilboko barruti guztietan, antzerkia, dantza, musika, ikusentzunezko ikastaro eta proiekzioak, erakusketak, folklorea, jardunaldiak, magia, zirkua, tailerrak eta ikastaroak uztartuz antolatzen duen kultur jardueren eskaintza zabala biltzen du.

Udaberriko Bertso Saioak, Bilbon
Udaberriko Bertso Saioak Bilbon (Programa)
PROGRAMA OSOA“Udaberriko Bertso Saioak” maiatzaren 3tik 30era bitartean egingo da aurten, programa honi jarraiki:
ZAPATUA, MAIATZAK 3: Santutxuko Karmelo Plazan. 13: 00etan
Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi
ZAPATUA, MAIATZAK 10: Santutxuko Karmelo Plazan. 13: 00etan
Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Alaia Martin
ZAPATUA, MAIATZAK 17: Santutxuko Karmelo Plazan. 13:00etan
Jone Uria, Jon Maia, Miren Amuriza eta Fredi Paia
BARIKUA, MAIATZAK 30: 20:00etan, bertso kalejira Ricardo Bastida plazatik (Baztertxu taberna) abiatu eta Karmelo plazan (Dacca), Karmeloko galerietan (El Rincón) eta Santa Klara kalean (Zirkilu) zehar, Zona (Guretxe) eta Iturriaga kaleraino (Kiski’s).
Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra