2013(e)ko urriaren 28(a), astelehena

Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra. Atsotitzak udazkenean.

Atsotitzak: "Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra
Hemen dago eskolako bibliotekan prestatu dugun  beste "Euskal Atsotitza":  bai udazkenari buruz, bai urriari buruz, doa; baina, ez ahaztu "Eguraldia eta Natura" ditugula hor nagusi eta baserritar zaharren artean, gaur egun, asko erabiltzen dela ere.
"Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra."

2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala

Atsotizak: "Ez da fida urriari, badakarke mafrundi! (Udazkena)

Atsotizak (Normalkuntza-tailerra)
Ihaz, ikasturtearen amaieran, ikasleen talde txiki batekin "Euskal atsotitzen bilduma" bat egin genuen. Ondoren, gure eskolako liburutegian, aurkitutako guztiekin liburuxka bat prestatu genuen, sinple baina erreza, denonen eskura egoteko.
Aurten,  udazkenari buruzko idazki kreatiboak egiteko Atsotizak lantzeko tailer bat antolatu dugu gure Eskola-Bibliotekan.
Egiten ditugunak "Bibliotxokoan" ikusi ahal izango dituzue, baina, poliki-poliki. Atsotitz hau Leirek eta Mingxiak egin dute.
Hona hemen, Atsotitzen tailerraren lehen gaia, eta egindako lehenengo "Udazkeneko atsotitza":

URRIA
  • Ez da fida urriari, badakarke mafrundi!

2013(e)ko urriaren 3(a), osteguna

Bilbon Eskolatik Antzerkira Kanpaina, 2013-2014

Bilbon Eskolatik Antzerkira Kanpaina

Bilbon Eskolatik Antzerkira Kanpaina (2013-2014)
Bilboko Udalaren Kultur Sailak "Bilbon Eskolatik Antzerkira Kanpaina"ren ikasturte honetarako eskaintza kulturala (2013-2014) bidali digu.