2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

Gutuna munduko haurrentzat (Siobhán Parkinson)

Gutuna munduko haurrentzat ( Siobhán Parkinson), mezua
Irakurleek sarri galdetzen diete idazleei euren istorioak nola idazten ote dituzten – non sortzen dira ideiak? Nire irudimenean, erantzuten du idazleak. A, noski, erantzun ohi du irakurleak. Baina, non dago zure irudimena, nolakoa da eta egia al da guztiok dugula bat?
Tira, erantzun ohi du idazleak. Nire buruan dago, noski, eta, irudiz eta hitzez osatuta dago, eta oroitzapenez eta beste istorio batzuen arrastoez eta hitzez eta gauzen zatiez eta melodiez eta pentsamenduz eta aurpegiz eta munstroz eta formez eta hitzez eta mugimenduz eta hitzez eta olatuz eta arabeskoz eta paisaiez eta hitzez eta lurrinez eta sentimenduz eta kolorez eta errimez eta karraskatxoz eta txistuz eta zaporez eta energia leherketez eta asmakizunez eta haize leunez eta hitzez.
Hori guzti hori hor barruan biraka eta kantuan eta kaleidoskopio baten antzera jokatzen eta flotatzen eta esertzen eta pentsatzen eta burua hazkatzen.
Jakina, guztiok dugu irudimena: hori gabe ez ginateke amesteko gai izango. Hala ere, irudimen guztiak ez daude gauza berberez osatuta. 
Agian, sukaldarien irudimena, batez ere, zaporez osatuta egongo da, eta artisten irudimenak, batik bat, koloreak eta formak izango ditugu. Idazleen irudimena, nagusiki, hitzez osatuta dago.
Irakurle eta istorio entzuleen irudimena ere hitzez elikatzen da. Idazlearen irudimenak ideiak, soinuak, ahotsak eta pertsonaiak istorio bihurtzeraino landu, eta, buelta eta forma ematen die. Istorio hori hitzez baino ez da osatzen, zirriborroz osatutako batailoien orriz orriko desfilea.

Orduan, bat batean, irakurlea iristean zirriborro horiek bizia hartzen dute. Orrian jarraitzen dute, zirriborro itxura izaten jarraitzen dute baina irakurlearen irudimenean ere jolasean dabiltza, eta honek forma eman eta hitzak lotzen ditu istorioak leku bat izan dezan bere buruan, idazlearen buruan izan zuen bezala. 
Horregatik da irakurlea idazlea bezain garrantzitsua istorio batentzat. Idazle bakarra dago horietako bakoitzarentzat, baina ehunka edo milaka, edo zenbaitetan milioika, istorio irakurle daude idazlearen hizkuntza berean irakurtzen dutenak, edo, agian, beste hainbat hizkuntzatara egindako itzulpenak irakurtzen dituztenak. Idazlerik gabe ipuinik ez da jaioko; munduan diren milaka irakurle horiek gabe ipuina ez da sekula bizi ditzakeen bizitza guztiak bizitzera iritsiko.
Istorio baten irakurle orok du istorio horren beste irakurleekin zerbait komunean. Bereizita, baina nolabait ere elkarrekin, istorioa euren irudimenean berregin dute: pribatua bezain publikoa den ekintza, indibiduala bezain komuna, etxekoa bezain internazionala. 
Gizon-emakumeek hobekien egiten dutena da, ziurrenik. 
Jarraitu irakurtzen!
Siobhán Parkinson
Egilea, editorea, itzultzailea
eta na nÓg sariaren irabazlea
Kreditoak: oepli

2014(e)ko martxoaren 30(a), igandea

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna, 2014 (Irlanda)


Urtero, IBBUk eskutik, 1967.urtetik aurrera, "Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna", apirilaren 2an, ospatzen da;  bai haur, bai gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko nahian, eta gazteen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko eta zabaltzeko gogoz.

Siobhán Parkinson eta Niamh Sharkey (biografia laburrak)
 Aurten, hautatutako Herria  Irlanda izan da: kartela egiteko arduraduna Niamh Sharkey ilustratzaileaizan da.  Siobhán Parkinsonek  (egilea, itzultzailea eta editorea) "Gutuna munduko haurrentzat" idatzi du.
Mezua eta kartela, hizkuntz desberdinetan, munduan zehar, banatzen dira.
Gutuna Munduko haurrentzat (Siobhán Parkinson)


2014(e)ko martxoaren 14(a), ostirala

Deustuko Jaiak 2014

Deustuko Jaiak (kartela, 2014)
Gaurtik aurrera, berriz ere,  Deustu, gure hauzoa, jaietan dago! Eta, nola ez, tomatea, gure eskolako bibliotekan dagoen maskota eta logoa, hemen agertu zaigu ere!. Deustuko Eskolako familiak eskaintza kulturalak ere, jai hauetan aurki ditzazuela espero dugu!.
Ondo pasa, familiak!

2014(e)ko martxoaren 9(a), igandea


Adi egon, familiak! Udalekuak 2014 Programaren parte hartzeko eskaeraren epea Martxoaren 10etik 2era zabalik egongo dela jakinarazten dizuet.

2014(e)ko martxoaren 7(a), ostirala

Kulturem 2014, Museo de las Encartaciones - Enkarterrietako Museoa

Kulturem 2014

 Facebook-en, Museo de las Encartaciones - Enkarterrietako Museoa bere Martxo Kulturala ospatzen ari dela ikusi dugu eta emandako eskaitza familia osorako ekintzez beterik dago. 
Joateko gogoz? Orduan, jarri haiekin harremanetan.

2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

Bizkaiko Foru Liburutegiak hamar orri-markatzaile Memoria Historikoa eta Eskultura






 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, aurten memoria historikoaren ingurukoak izango dira Foru Liburutegiaren jarduerak. Emakumeei buruzko lan biografikoen aukeraketa bat egin da, eta 1. eta 3. solairuetako atondoetan jarriko dira ikusgai, egun horretatik aurrera (martxoan zehar). 




Biografia horiek gida bibliografiko bat izango dute, eta pasarte batzuk irakurtzeko aukera eskainiko du.
  Era berean, Foru Liburutegiak hamar orri-markatzaile jarriko ditu erabiltzaileen eskura; Bizkaian zehar aurki daitezkeen emakumeen hamar eskulturen argazkiak dituzte apaingarri.