2013(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Zein liburu irakurri edo oparitu Gabon hauetan?

Gomendatutako  Liburuak (euskaraz)
 Ostiralean, eskolan, Gabonetako oporraldia hasiko da eta Olentzero etorriko zaigu ere. Urte honetako azken eguna bihar izango dela eta, gaur, eskolako liburutegitik ikasle guztiei triptiko hau banandu diogu; hortxe, bai irakurtzeko, bai oparitzeko,  ACEX Bizkaiko Programatik antolatu dugun liburuen zerrenda bat duzue.
Ondo izan eta gozatu !
Libros recomendados, en español

2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Hostoak lurrera, garia lurrera!. Udazkeneko atsotitzak.

Hostoak lurrera, garia lurrera! (Atsotitzak)
Beste artikuluetan, gure "Eskolako Bibliotekan" udazkenari buruzko "Atsotitz tailer bat" egiten ari garela esan dizuet, eta gaur, Deustuko liburutegian bi ikaslek (Olatzek, 1, mailakoa eta Dayanak, 6. mailakoa)  egindako beste esaera zahar bat dakargu:

2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Gabonak Arte AlhóndigaBilbaon

Gabonak Arte 0 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako proiektu ludikoa eta artistikoa da, Gabonetan egingo dena AlhóndigaBilbaon.
Programa hori familia osoari dago zuzenduta, eta helburu nagusia da hainbat esperientzia bizi ahal izatea diziplina artistiko eta kulturalen inguruan, eta gaur egungo ikuspuntutik.
Ikuslea izango da jardueraren protagonista, eta, esperientzia artistiko baten bitartez, harritu egingo da, esperimentatu egingo du eta jakin-mina indartuko du, duen gaitasun sortzailea garatu ahal izateko.
Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, hainbat tailer, ikuskizun eta antzezlan antolatuko dira, bai eta imajinazioa garatzeko jarduerak eta familia osoari zuzendutako ekintzak ere, besteak beste.

2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

Euskara, mundiala!


Euskara munduan eta munduan euskaraz! 
Bidali txio bat zuk nahi duzun pertsonari !

Euskara Mundiala

Horrela ospatu da Euskararen Eguna Lehendakaritzan:
Iturria: IREKIA
Fuente: Irekia - Gobierno Vasco

2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Zenbat maite duzu Euskara? Bermeon egindako enkesta.


Bermeon, "Euskararen Egunean", enkesta polit bat egin dute  herritarren artean, "Zenbat maite duzun Euskara?" izendaturiko testa antolatu dute. Eta zuk, zenbat maite duzu Euskara?.

2013(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

Euskara plast!. Jon Ander Terrobak logoaren diseinua irabazi du! (Euskararen eguna)

Euskara Plast! (Jon Ander Terroba)
Urtero bezala, Deustualdean, hezkuntzari buruzko murgiltzen garen ikastetxeen arteko txapelketa bat antolatu izan da hauzoan Deustualdeko Euskararen Eguna 2013ko  pegatina eta logoaren diseinua aukeratzeko, besteak beste.

Aurten, IES IBARREKOLANDA BHIko 2. mailako ikasle batek, Jon Ander Terroba"k, hain zuzen, pegatinaren logoaren diseinua irabazi du, eta merezita benetan!.

Zorionak, Jon Ander!. Mezu zuzena , ikonografikoa eta argia lortu baituzu!.

Guk, bitartean, ikasleekin eta familiekien biharko eskolako ekintza bereziak prestatzen ari gara.

Nahiz eta bihar, arratasaldeko ospakizunak nire lanordu kanpo egon, eskolako arratsaldeko ekintzetara hurbilduko naiz zuekin egoteko eta elkarrekin gozatzeko!.
Jon Ander Terroba (Euskararen eguna 2013)

2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

Ezkur urte, sagu urte (Udazkeneko atsotitzak)

Udazkeneko atsotitzak

Udazkeneko Atsotitza, Sortze-idazketa tailer baten 1. mailakoen ikasleek egindakoa.
Udazkeneko atsotitza
Ezkur urte, sagu urte.

2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata

Ikasturte honetarako aurrekontua (2013-2014)


Hau da, aurten,  Eskolako Bibliotekako ikasturte osorako gestioa eta antolakuntza aurrera eramateko eman diguten aurrekontua.
Soberan dituzuen liburuak, mahai-jokoak eta jostailuak (txikien txokoan jartzeko) liburutegira ekarri, mesedez!.

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Txinbilo urte, elur urte!. Udazkeneko Atsotitzak

Atsotitzak: Txinbilo urte, elur urte.
Udazken eta Naturari buruzko Atsotitzak lantzen jarraitu dugu bibliotekako tailer polit honetan, baina kontuan eduki txinbiloak (basaranak), uda amaieran biltzen direla gehienetan. 

Ikasle askok txinbiloa txori bat zela pentsatu dute, hiztegietan begiratu baina ez aurkitu, etxean galdetu eta jakinik ez...eta txinboarekin okertu dute hitza atsotitza diseinatzeko orduan baina, txinbilo eta basarana fruitu bera dira.
Jakin nahai al duzue non aurkitu dute txinbilo hitzaren esanahaia, nik beraiei esan barik?- 
Liburuetan, noski, zuhaitzei buruzko liburuen apaletan.
Atsotitz hau Miriamek (2. maila) eta Claudiak (6 maila) egin dute, Lauraren laguntzarekin (1. maila).

Txinbilo urte, elur urte.
Refrán similar en español: Año de endrinas, pocas hacinas.

Basarana edo txinbiloa
Txinbiloa



Lasai, bideo honetan ez dizugu, errezetarik emango! Elorri beltza ikusiko duzue.


  • Argazkien irudien iturria: Wikipedia

2013(e)ko urriaren 28(a), astelehena

Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra. Atsotitzak udazkenean.

Atsotitzak: "Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra
Hemen dago eskolako bibliotekan prestatu dugun  beste "Euskal Atsotitza":  bai udazkenari buruz, bai urriari buruz, doa; baina, ez ahaztu "Eguraldia eta Natura" ditugula hor nagusi eta baserritar zaharren artean, gaur egun, asko erabiltzen dela ere.
"Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra."

2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala

Atsotizak: "Ez da fida urriari, badakarke mafrundi! (Udazkena)

Atsotizak (Normalkuntza-tailerra)
Ihaz, ikasturtearen amaieran, ikasleen talde txiki batekin "Euskal atsotitzen bilduma" bat egin genuen. Ondoren, gure eskolako liburutegian, aurkitutako guztiekin liburuxka bat prestatu genuen, sinple baina erreza, denonen eskura egoteko.
Aurten,  udazkenari buruzko idazki kreatiboak egiteko Atsotizak lantzeko tailer bat antolatu dugu gure Eskola-Bibliotekan.
Egiten ditugunak "Bibliotxokoan" ikusi ahal izango dituzue, baina, poliki-poliki. Atsotitz hau Leirek eta Mingxiak egin dute.
Hona hemen, Atsotitzen tailerraren lehen gaia, eta egindako lehenengo "Udazkeneko atsotitza":

URRIA
  • Ez da fida urriari, badakarke mafrundi!

2013(e)ko urriaren 3(a), osteguna

Bilbon Eskolatik Antzerkira Kanpaina, 2013-2014

Bilbon Eskolatik Antzerkira Kanpaina

Bilbon Eskolatik Antzerkira Kanpaina (2013-2014)
Bilboko Udalaren Kultur Sailak "Bilbon Eskolatik Antzerkira Kanpaina"ren ikasturte honetarako eskaintza kulturala (2013-2014) bidali digu.

2013(e)ko irailaren 22(a), igandea

2013(e)ko irailaren 13(a), ostirala

Koordinazioen bilerak "ACEX Bizkaia Programan" (2013-2014 ikasturtean zehar)

ACEX Bizkaia Programa (egutegia)
Ongi etorri !. Ikasturte berriari hasiera eman diogu eta laister, eskolako biblioteka zabalduko dugu. Bitartean, hona hemen, eskolako proiektuaren arduradun bezala izango ditudan bileren egutegia.
Garatuko ikastaroen datak beranduago zehaztuko dizkigute.

2013(e)ko ekainaren 1(a), larunbata

Udarako gomendatutako familientzako gidaliburua, adinaka

Guía de libros recomendados (verano 2013)
Udako oporraldi usaina agertu da geletatik eta urduritasuna airean dago.  Aste honetan, liburutegitik eskolako ikasle guztiei gidaliburu hau bananduko diogu etxean zuekin ikusteko. ACEX Bizkaia Programatik antolatu dugu eta baliogarri izatea espero dugu!.
ACEX Bizkaia Programatik antolatu dugu eta baliogarri izatea espero dugu!

2013(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena

Eskolen arteko Bertso Saioak Deustualdean (2013)

Deustuko Eskolen arteko Bertso Saioak 
Eskolen arteko Bertso Saioak  Deustun
Eskolen arteko Bertso Saioak 
Pasa den astean, Deustualdeko Ikastetxeen arteko Bertso Saioen Topaketak Ibarrekolandan ospatu ziren , Juan Crisóstomo de Arriaga Bilboko Kontserbatorioan, hain zuzen. Bertsolaritza saioak gure Eskolako Normalkuntza Hezkuntz Proiektu barruan garatzen dira  ikasturtean zehar eta LHko 3. zikloko ikasleekin aurrera eramaten da.