Solasaldi Literarioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Solasaldi Literarioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

Solasaldi literarioetan "Jara" irakurri dugu (Jasone Osoro)

Irakurleak Jara liburuekin (Jasone Osoro)
Jara liburuak Deustuko liburutegira itzultzera etorri dira ikasleak. Jasone Osoro euskal idazlearen liburu honek beti du arrakasta handia eskolako irakurleen artean. Urtero, nerabeentzako zuzendutako liburu hau LHko 6. mailako ikasleek gelako solasaldi literarioetan irakurtzen dute.
Pasa den astean, horretaz idatzi genuen, Deustuko Udal Liburutegian, Jasone Ororekin egon ziren.

2014(e)ko ekainaren 2(a), astelehena

2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna

Jasone Osororekin Deustun!

Pasa den astelehenean, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Deustuko Bidarte Udal liburutegian, Jasone Osororekin egon ziren. "Idazleekiko Topaketa" ekintza hau Bilboko Udalak zonaldeko ikasleentzat antolatzen du eta dohakoa da.
Ez  daukat ekintza honi buruzko argazkirik zuekin konpartitzeko (ordu horretan  ikasgelan nengoen eta), baina oso gustora egon zirela eta ekintza interesgarria iruditu zitzaiela adierazi zuten geroago, eskolako bibliotekako orduan, hain zuzen.
Solasaldi literarioetan, euskal idazlearen Jara izendaturiko liburua irakurri dute.

2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Momolo, Antton Kazabon egilearena, ale berri bat daukagu (Matxinsalto bilduma)

Momolo, de Antton Kazabon ( ibaizabal editorial)
Deustuko Eskolako Gurasoen Elkarteari esker, Matxinsalto (Ibaizabal argitaletxea) bildumako beste ale berri bat liburutegian daukagu. Momolo, Antton Kazabon Amigorenak egindakoa (2000 urtean) da.
Momolo (contraportada)
Ez da izenburu ezaguna gure bibliotekan, LHko 2. zikloko solasaldi literarioan asko erabili baita. Apaletan  ditugun beste aleak BBK-k, orain dela urte asko, eman zizkigun eta; baina kopurua ez zen nahikotxo ikasle guztiek aldi bereko irakurketa bat egiteko.

Mila esker Jakintsu Guraso Elkarteari!