2013(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Zein liburu irakurri edo oparitu Gabon hauetan?

Gomendatutako  Liburuak (euskaraz)
 Ostiralean, eskolan, Gabonetako oporraldia hasiko da eta Olentzero etorriko zaigu ere. Urte honetako azken eguna bihar izango dela eta, gaur, eskolako liburutegitik ikasle guztiei triptiko hau banandu diogu; hortxe, bai irakurtzeko, bai oparitzeko,  ACEX Bizkaiko Programatik antolatu dugun liburuen zerrenda bat duzue.
Ondo izan eta gozatu !
Libros recomendados, en español

2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Hostoak lurrera, garia lurrera!. Udazkeneko atsotitzak.

Hostoak lurrera, garia lurrera! (Atsotitzak)
Beste artikuluetan, gure "Eskolako Bibliotekan" udazkenari buruzko "Atsotitz tailer bat" egiten ari garela esan dizuet, eta gaur, Deustuko liburutegian bi ikaslek (Olatzek, 1, mailakoa eta Dayanak, 6. mailakoa)  egindako beste esaera zahar bat dakargu:

2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Gabonak Arte AlhóndigaBilbaon

Gabonak Arte 0 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako proiektu ludikoa eta artistikoa da, Gabonetan egingo dena AlhóndigaBilbaon.
Programa hori familia osoari dago zuzenduta, eta helburu nagusia da hainbat esperientzia bizi ahal izatea diziplina artistiko eta kulturalen inguruan, eta gaur egungo ikuspuntutik.
Ikuslea izango da jardueraren protagonista, eta, esperientzia artistiko baten bitartez, harritu egingo da, esperimentatu egingo du eta jakin-mina indartuko du, duen gaitasun sortzailea garatu ahal izateko.
Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, hainbat tailer, ikuskizun eta antzezlan antolatuko dira, bai eta imajinazioa garatzeko jarduerak eta familia osoari zuzendutako ekintzak ere, besteak beste.

2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

Euskara, mundiala!


Euskara munduan eta munduan euskaraz! 
Bidali txio bat zuk nahi duzun pertsonari !

Euskara Mundiala

Horrela ospatu da Euskararen Eguna Lehendakaritzan:
Iturria: IREKIA
Fuente: Irekia - Gobierno Vasco

2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Zenbat maite duzu Euskara? Bermeon egindako enkesta.


Bermeon, "Euskararen Egunean", enkesta polit bat egin dute  herritarren artean, "Zenbat maite duzun Euskara?" izendaturiko testa antolatu dute. Eta zuk, zenbat maite duzu Euskara?.

2013(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

Euskara plast!. Jon Ander Terrobak logoaren diseinua irabazi du! (Euskararen eguna)

Euskara Plast! (Jon Ander Terroba)
Urtero bezala, Deustualdean, hezkuntzari buruzko murgiltzen garen ikastetxeen arteko txapelketa bat antolatu izan da hauzoan Deustualdeko Euskararen Eguna 2013ko  pegatina eta logoaren diseinua aukeratzeko, besteak beste.

Aurten, IES IBARREKOLANDA BHIko 2. mailako ikasle batek, Jon Ander Terroba"k, hain zuzen, pegatinaren logoaren diseinua irabazi du, eta merezita benetan!.

Zorionak, Jon Ander!. Mezu zuzena , ikonografikoa eta argia lortu baituzu!.

Guk, bitartean, ikasleekin eta familiekien biharko eskolako ekintza bereziak prestatzen ari gara.

Nahiz eta bihar, arratasaldeko ospakizunak nire lanordu kanpo egon, eskolako arratsaldeko ekintzetara hurbilduko naiz zuekin egoteko eta elkarrekin gozatzeko!.
Jon Ander Terroba (Euskararen eguna 2013)

2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

Ezkur urte, sagu urte (Udazkeneko atsotitzak)

Udazkeneko atsotitzak

Udazkeneko Atsotitza, Sortze-idazketa tailer baten 1. mailakoen ikasleek egindakoa.
Udazkeneko atsotitza
Ezkur urte, sagu urte.