2011(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Tintinen abenturen erakusketa Deustun daukagu!



Pasa den astetik Tintin abenturen erakusketa Bibliotekako eskolan dugu, 1. solairuan kokatuta,  hain zuzen, denok ikusteko aukera izateko. Erakusketa hau datorren abenduaren 14ra arte izango dugu eskolan eta den- denok gonbidaturik zaudete ikusteko.


Ez dut denborarik izan argazkiak igotzeko eta laster igoko ditut zuel ikus eta goza ditzazuen baina zera esango dizuet : bai ikasleek, irakasleek eta familiek gustoko handiz hartu dutela erakusketa behin eta berriroa dierazi baitute  oso berezia dela eta gainera "Musika eskola" dugunez gero ere ikusle gehiago ditugu erakusketa honetan parte hartzeko. 
Bitartean hemen uzten dizkizuet galdera-sorta txiki bat abenduaren 7an egingo den zozketan parte hartzeko nahi izanez gero, saria: Tintin erakusketaren iragartzeko kartel bat.
Bitartean, hemen dituzue galdera-sorta bat zozketan parte hartu nahi baldin baduzue:

  1. Zeintzuk dira Tintin abenturetan agertzen diren pertsonaien izenak?
  2. Zein da Tintinen lagunik onenaren arraza-mota?
  3. Tintinen abenturak idatzi zuenaren egilearen izenordaina ba al dakizu zein den?
  4. Ba al dakizu albumen guztien artetik zein izan zen lehen idatzi izenaren izenburua?
  5. Zein da Steven Spielberg-k zuzendutako azken 3Dko animazio filmaren izena?
Zozketa, abenduaren 7an egingo dugu. Parte hartu eta egon adi!
Animatu zaitez eta etorri erakusketa ikustera!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina