2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Gabonak Arte AlhóndigaBilbaon

Gabonak Arte 0 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako proiektu ludikoa eta artistikoa da, Gabonetan egingo dena AlhóndigaBilbaon.
Programa hori familia osoari dago zuzenduta, eta helburu nagusia da hainbat esperientzia bizi ahal izatea diziplina artistiko eta kulturalen inguruan, eta gaur egungo ikuspuntutik.
Ikuslea izango da jardueraren protagonista, eta, esperientzia artistiko baten bitartez, harritu egingo da, esperimentatu egingo du eta jakin-mina indartuko du, duen gaitasun sortzailea garatu ahal izateko.
Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, hainbat tailer, ikuskizun eta antzezlan antolatuko dira, bai eta imajinazioa garatzeko jarduerak eta familia osoari zuzendutako ekintzak ere, besteak beste.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina