2011(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

"Tintín" eta "Star Wars" erakusketak izango ditugu Deustuko Bibliotekan


Bizkaiko ACEX Programaren bidez ondoko bi eskolako erakusketak izango ditugula  Deustuko eskolako "Biblioteka Proiektuan" ikasturte honetan email baten bidez jakinarazi digute. Hauek izango dira:  Tintín eta Star Wars.
Zoriontasunez heldu zaigu berria, aurten,  Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikastalde batekin Irakurtzeko Animazio Planaren barruan "Komikiak" lantzen hasi baikara liburutegian orain dela bi aste.

Erakusketa hauek dohan edukiko ditugu (ACEX eta BBKren artean antolatuak) eta ez digute eraginik egingo Bibliotekarako aurrekontuan.

Hemen dituzue erakusketa bakoitzaren datak:
  • Tintín: azaroaren 23tik abenduaren 14ra izango da
  • Star Wars: otsailaren 24tik  martxoaren 6ra izango da.
Erakusketak Eskolako Biblioteka sarrera ondoan aurkituko dituzue, 1. solairuan,  hain zuzen,  eta atea denontzat zabalik!
    Hona hemen gure helbidea:

    Blas de Otero kalea, 66
    Bilbo 48014
    Bizkaia, Euskadi

    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina