2011(e)ko irailaren 15(a), osteguna

Ezagutu Portugalete!

Puente de Portugalete . Puente Bizkaia. Puente Colgante 
Gaur, Programa ACEX  Bizkaia II Ihardunaldien barruan kanpoko irteerak euki ditugu talde desberdinetan banandurik, nik "Ezagutu Portu!" aukeratu nuen eta hona hemen gaur goizean egindako argazki batzuk. Lastima bateria barik geratu naizela eta ezin izan dut Udaltegiko Artxiboan egindako bizita ezta Rialia-n egindakoa atera.
 Egin ditudan argazkiak uzten dizkizuet eta ezinezkoak hurrengoan izango dira!. 
Argi da gure ikasleek irteera hauekin bidez bizi, gozatu eta alaitasun gehiagoz mamituko dutela liburuetan bakarrik baino.

Ezagutu Portugalete! ¡Conoce Portugalete! (1) on PhotoPeach

Ezagutu Portugalete! ¡Conoce Portugalete! (2) on PhotoPeach

Hona hemen Mikel Agirregabiriak, "blogger" ospetsua, Portugaleteko Udaltegiko Artxibo Historikoan egindako bideoa. 
Robertok,  Udaltegiko Artxibozainak, bere pasioa eta emozio osoa trasmititu dizkigu gaurko bisitan.

Mikel Agirregabiriaren bideoa (mila esker!). Bisitatu bere blogga, material gehiago aurkituko baituzue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina