2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata

Ikasturte honetarako aurrekontua (2013-2014)


Hau da, aurten,  Eskolako Bibliotekako ikasturte osorako gestioa eta antolakuntza aurrera eramateko eman diguten aurrekontua.
Soberan dituzuen liburuak, mahai-jokoak eta jostailuak (txikien txokoan jartzeko) liburutegira ekarri, mesedez!.

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Txinbilo urte, elur urte!. Udazkeneko Atsotitzak

Atsotitzak: Txinbilo urte, elur urte.
Udazken eta Naturari buruzko Atsotitzak lantzen jarraitu dugu bibliotekako tailer polit honetan, baina kontuan eduki txinbiloak (basaranak), uda amaieran biltzen direla gehienetan. 

Ikasle askok txinbiloa txori bat zela pentsatu dute, hiztegietan begiratu baina ez aurkitu, etxean galdetu eta jakinik ez...eta txinboarekin okertu dute hitza atsotitza diseinatzeko orduan baina, txinbilo eta basarana fruitu bera dira.
Jakin nahai al duzue non aurkitu dute txinbilo hitzaren esanahaia, nik beraiei esan barik?- 
Liburuetan, noski, zuhaitzei buruzko liburuen apaletan.
Atsotitz hau Miriamek (2. maila) eta Claudiak (6 maila) egin dute, Lauraren laguntzarekin (1. maila).

Txinbilo urte, elur urte.
Refrán similar en español: Año de endrinas, pocas hacinas.

Basarana edo txinbiloa
Txinbiloa



Lasai, bideo honetan ez dizugu, errezetarik emango! Elorri beltza ikusiko duzue.


  • Argazkien irudien iturria: Wikipedia